IBAIZABAL: Nikolas Lekuonaren erakusketa Michel Mejuto galerian

Ekainaren 13ra arte egongo da Nikolas Lekuona zenaren erakusketa, Bilboko Ajuriagerra kaleko Michel Mejuto galerian. Ismael Manterola arte irakasleak azaldu digunez, bertan, artista ordiziarraren 69 artelan daude ikusgai eta erosgai: margoak, argazkiak eta muntaketak. Surrealismoaren iturrietatik edan zuen Nikolas Lekuonak eta Oteizaren garaikide eta lagun handia izan zen, baina oso gazte hil zen, gerra zibilean, Fruiz aldean Francoren armadan zebilela, bonba batek harrapatuta. Ondoren, bere figura eta bere obra isiltasun geruza batek estali zituen frankismoan. Oraintsu, bere oinordekoek haren ondarea osatzen duten hainbat artelan saltzea erabaki dute eta erakusketa honek helburu hori du, baina euskal abangoardiaren artista berezi hau ezagutzeko aukera berezia bihurtu da. Manterolak berak prestatu ditu erakusketa honen katalogoaren testuak.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertso-saioa gai-jartzaile eskolan

og. Mai 14 , 2015
Zenbait astetan abian izan den ikastaroari bukaera emate aldera, bertso saio ederra dakarkigute gaurkoan Apolok, Erlantzek eta Iosuk: punta-puntako sei bertsolari handiren jarioa, gai-jartzaile eskolako lizentziatu berrien esanetara jarrita ekarri dugu Potto emanaldi honetara, Amasa-Billabonan eginiko bertso-saioan. Albisteak eta agenda ere eskuragarri dituzu, entzule. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150513potto.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak