Gabriel Aresti euskaltegiko ikaslea Ane Anton batu zaigu saiora. Psikologian graduatu da eta burmuina nola funtzionatzen duen ikertzea gustuko du. Gaurkoan Droga psikodelikoen erabileraren inguruan eginiko ikerketaren berri eman digu. Zer eragiten duten eta nola erabili daitezkeen depresioa eragiteko.
Lehenbiziko gonbidatua -GAILU proiektua izango da. Bertan musikari ezagunek hartzen dute parte: Mikel eta Okene Abrego eta Xabier Olazabal “Drake”. Beste proiektu askotan ikusi ditugun musikariak dira eta oraingo honetan Begiak, Egiak Ba Ote? diskoarekin datoz, sanplerrak eta rocka. Hurrengoa Gari. Hertzainak taldeko abeslari bezala aurkezten duten arren, bere bakarkako […]