Subilla herrian, Gasteiztik oso gertu dagoen txoko horretan, hasi da Frackanpada eta igandera arte luzatuko da nazioarteko topaketa hau, Mikel Oterok kontatu digunez. Bertan, hainbat herrialdetatik etorritako lagunek frackinga eta gehiago izango dute hizpide, arlo ludikoa ahaztu gabe.
Mahatserriko Berton aldizkariaren zenbakia heldu zaigu, ekainari dagokiona, eta elkarrizketa nagusia Jauzia ofizialtasunera herri ekimeneko Garazi Muniain kirolari eta kirolzaleari egin diote Euskal selekzioaren inguruan. Erreportaje batean “Uribarri auzolanean” jorratu dute, eta bestean “Hizkuntza eskubideen egoera”. Horiekin batera, Lur Malleak ohiko atalak komentatu ditu: “Begoña eta euskerea”, “Kultura”, Inkesta eta […]