2020. urtean Azkuna Zentroak, Alhondigak alegia, hamar urte beteko ditu. Kultura Garaikidearen Zentru gisa finkatu dela azpimarratu dute gaur Alondegiko arduradunek, —Fernando Pérez zuzendariak eta Juan Mari Aburto alkateak— efemeridearen berri emateko egin duten agerraldian. Bisitari kopuruak eta parte hartzeak %40 gehitu da azken urtean. 2020ko programazioa izango da urteurrenaren ardatz nagusia erakusketekin; nazioarteko ekitaldiekin —Teka Berrien Nazioarteko Lehen Biltzarra, adibidez—; hirirako proiektu artistikoarekin, argazkigintzarekin zerikusia duena; Bilboko Alondegiei buruzko argitalpenarekin; eta Lantegia, zentroaren ideia-laborategia, bultzapenarekin. Aurten, gainera, nazioarteko lankidetza-sare berriak ezarriko dira eta horien artean Literaturaren eta komikiaren nazioarteko bi erreferentek bultzatutakoa nabarmentzen da. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok webgune eta seinaletika berria izango ditu 2020an.
Deskargatu hemen.