Pasa den asteburuan Bilbon izandako frackingaren aurkako manifestazio batekin hasi ondoren, Josu Larrinagak Klima aldaketa eta Parisko goi-bilera komentatu ditu. Hasteko, aurrean dugun arazoa ez da “beste bat”: etorkizuna, gure seme-alaben etorkizuna, jokoan dagoelako. Jarraitzeko, gogoratu behar da bilera hori martxan dagoen bitartean manifestazio eta protesta guztiak debekatu egin dituztela. […]
fracking
Subilla herrian, Gasteiztik oso gertu dagoen txoko horretan, hasi da Frackanpada eta igandera arte luzatuko da nazioarteko topaketa hau, Mikel Oterok kontatu digunez. Bertan, hainbat herrialdetatik etorritako lagunek frackinga eta gehiago izango dute hizpide, arlo ludikoa ahaztu gabe. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solawsmikelotero.mp3 Desakargatu hemen
Pasa den astean, eta pleno bat falta denean, EH Bilduren eta PSEren proposamenarekin PPk egin zuen bat azken momentuan. Oinarrian, Catalunyak duen legea dago, praktikan frackinga egitea oso zail jartzen duena. Gauzak horrela, Herri ekimen legegileak (gogoratu frackingaren aurka 100.000 sinadura aurkeztu zituela) EAJri bere jarrera aldatzeko gonbitea egin dio, […]
Arabako kronikaren abiapuntua astelehenean gertatutakoaren inguruan jarri du Asier Garcia kazetariak, “salbuespen politikak” amaitzeko eskatu eta Ertzantzaren jarrera bortitza salatu baitute prentsaurrekoan. Horrez gain, Garciak hauteskunde kanpaina Araban, Errioxako ardoaren gatazka, EAJ eta fracking-a, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150520solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Gaiarekin jarraituz, gaur Frackingaren inguruko azken berriekin hasi da Iñaki Barcena ekologia arloko bere tartea. Araban dagoen kezka eta horren ondorioz sortu den herri ekimen legegilea aipatu du. Hauteskundeak gaiak izan dezakeen garrantzia azpimarratu ondoren, elite politikoen eta energia enpresen arteko loturaz hitz egin du: beste modu batean esanda, alderdi […]