Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Bestetik Fukushimari begira Pello Urzelaik eginiko erreportajea komentatu digu, Apirilaren 1etik aurrera Fukushima inguruko herri gehienetako biztanleei kenduko zaie derrigorrez ebakuatzeko agindua. Argiako kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak eta horren arira beste hiru hedabideekin abiatuko dute bideo sorta aurkeztu digu.
Deskargatu hemen.