Blogs&beers blogarien topaketa berri bat daukagu asteon. Ostiralean Larrabetzuko gaztetxean batuko gara zenbait euskal blogari. Aitzakia hori hartuta, berbetan aritu gara Sergiorekin, larrabetzuar linuxzalearekin. LarraB&Btzu izendapenarekin 3. topaketa honetarako gonbitea luzatu digu berak. Ostean, beste blogari eta musika sortzaile bat izan da gure irrati emankizunean: Oier Iruretagoiena, Tusuri. Sototik saioa egiten du Oreretako Zintzilik irrati librean, eta musika esperimentala sortzen dihardu, besteak beste. Tusura Mishuri proiektu berriko Laboa kantua entzuten genuen bitartean, soinumapa.net proiektua ere aurkeztu digu.
Irrati emankizuna osorik entzuteko: Klik.
Next Post
KINGSTON HIRIA: Desmond Dekker zendu da
ar. Mai 30 , 2006
Albiste txarra jaso zuten joan den astean munduko reggaezaleek: Desmond Dekker musikari handia maiatzaren 25ean zendu baitzen, bihotzekoak jota. Hori dela eta, Egoitz Goikoetxeak hamabostaldi honi dagokion saio monografikoa berari eskaintzea erabaki du. Desmond Dacres zuen egiazko izena eta 1941ean sortu zen. 60ko hamarraldian Jamaikako abeslari garrantzitsuenetako bat izan zen […]
Honekin lotuak
-
2010/07/05
IBAIZABAL: NORA aldizkaria (30. zenbakia)
-
2012/07/13
IBAIZABAL: EAEko Lurralde antolaketa
-
2014/03/27
IBAIZABAL: Maskara eta Kapa jaia