Bilboko mugimendu feministak agerraldia egin du gaur goizean. Argi adierazi dute beldurra lekuz aldatuko dutela. Jai gunean, 24 orduz presente eta aktibo egoteko neurriak hartu dituzte. Txupinetik hasi eta jaiak irauten duten bederatzi egunetan emakume taldeen presentzia izango da, egon daitezkeen erasoak salatzeko eta ikustarazteko. Jaiak eskubide berdinez gozatu nahi dituztela aldarrikatu dute. Begirada lizun, piropo eta bestelako jarreraz nazkatuta daudela adierazi dute.