KINGSTON HIRIA: Desmond Dekker zendu da

desmond DekkerAlbiste txarra jaso zuten joan den astean munduko reggaezaleek: Desmond Dekker musikari handia maiatzaren 25ean zendu baitzen, bihotzekoak jota. Hori dela eta, Egoitz Goikoetxeak hamabostaldi honi dagokion saio monografikoa berari eskaintzea erabaki du. Desmond Dacres zuen egiazko izena eta 1941ean sortu zen. 60ko hamarraldian Jamaikako abeslari garrantzitsuenetako bat izan zen eta ospe handia bereganatu zuen Duke Reid eta Coxone Dodden estudioetan egindako grabazioengatik. Ska eta punkaren arteko fusioaren eragilea ere izan zen Desmond Dekker. Askoren ustez, Jamaikako abeslaririk ospetsuena izan da, Bob Marleyren ondotik. Bere omenezko saio honetan The Aces taldearekin ari zenetik azken lanetara arte egindako ibilbide musikala errepasatu dugu: 007 Shanty Town, Intensified, Jimmy Cliffek idatzitako You Can Get It If You Really Want It eta bai The Specials taldearekin egindako kolaborazio lan batzuk ere. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Piztiak, Jone, Josetxo Anitua & Atom Rhumba, The Deadly Snakes eta Two Gallants

az. Mai 31 , 2006
Txuma Murugarrenek betiko eskemari eusten dio oraingoan ere Musibla saio hau planteatzerakoan: orekan erakustea eta entzunaraztea hemengo eta kanpoko musikari interesgarrien emaitzak. Hemengoen artean, Piztiak taldearen Euriaren zain izeneko diskotik bi kanta entzun ditzakezu: Gatibuaren balada eta diskoari izena ematen dion kanta. Geroago, Jone bakarlari gaztearen lehenengo diskoa ezagutarazten jardun […]

Honekin lotuak