Izenburuak irakurri ta gero, gaur Malen Aldalur izan dugu horietariko baten bat komentatzeko, eta gaurko eguna, azaroak 25, hartu du hizpide, hasteko. Malenek feministek egindako kritika aipatu du, erakundeek ez dutela kontuan hartzen bortizkeria hori egiturazkoa dela hain zuzen. Bukatzeko, Espainiako Auzitegi Gorenak Segiko bost lagun absolbitu dituela ere komentatu du.
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa aurrera doa, eta finalaurrekoez goxatzeko mementoa heldu zaigu jada. Domekarekin batera, Zarautzen jokatu zen aurreneko finalaurrekoa, eta bertan Alaia Martin oiartzuarra izan zen garaile. Pottoko lagunak ere han izan ziren eta alerik preziatuenak ekarri dizkigute, buru-belarrien gozagarri. Halaber, notiziak eta agenda-proposamen mardula helarazi dute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak […]