Hizpidea magazinearen hasieran Ninbe Moreno Uriolako kazetaria izan dugu gurekin. Ninbek bi gai jorratu ditu: alde batetik, azkenean Bilboko Udalak plazatxo bati Yolanda Gonzalez zenaren izena jarriko diola BVEk erahildakoari. Bestetik, Ninbek, amaitu berri den 2015 azken 136 urteotako urterik beroena izan dela aipatu du, eta beroketa globalaren aurrean birziklatzearen […]

Duela gutxi, Errenteriako Udalak “Oroimen partekatu baterantz” txostena (PDF) atera du. Oroimen arloan gogoratu azken bolada honetan dauden desadostasunak: Errenterian, aldiz, udalan dauden talde guztiek sinatu dute aipatu txostena. Julen Mendoza alkateak esan digunez ” urte batzuk barru konturatuko gara txosten honen balioaz”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151113hizpideajulenmendoza.mp3 Deskargatu hemen.

Hilaren hasieran gertatu zen, Errekalden, lagun bat atxilotzean eta Facebooken zabaldutako bideoak bazterrak nahastu ditu. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak beste hainbat udal gai aipatu dizkigu: Masustegin egindako bisita, Uribarriko kale batzarra, eta Mario Fernandez – Mikel Cabieces auziaren inguruko elkarretaratzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150416solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen. Ikus Errekaldeko atxiloketa erakusten duen DEIAk […]

Apirilaren 9an hiru urte beteko dira Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik, eta epaiketa oraindik ez da egin. “Iñigo gogoan” herri-ekimenak heriotza argitzea eta gomazko pilotak desagertzea eskatzen du. Apirilaren 11 eta 29rako bi ekitaldi prestatu dituzte, Iker Hernandezek azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasikerhernandez.mp3  Deskargatu hemen