Txente Rekondorekin gogoratu dugu “udaberri arabiarra” fenomenoaren hastapena. 2011ko urtarrilean Tunisiako Zine al Abidine Ben Alik Saudi Arabiara joan behar izan zuen: batzuentzat, hor hasi ziren udaberri arabiarrak. Gero, Libia, Siria, Yemen, Egipto, Bahreinera… hedatu zen arabiar gizarteak aldatzeko gogoa. Saudi Arabia eta Mendebaldearen papera ahaztu gabe, bost urte pasa direnean ia ez da ezer geratzen, Txenteren aburuz.
Antxeta Irratiak (Hendaia, Hondarribia, Irun…) 15 urte betetzen ditu aurten, eta horretarako oso egitarau mardula prestatu dute datozen hilabeteetarako. Pasa den ostiralean hasi ziren Hendaian, bertso-pintxo-potearekin eta ekainera bitarte hainbat jarduera izango ditu: Topaketa gastronomikoak, hitzaldia, aurkezpen jaialdia… Aitziber Zapirain koordinatzaileak hori eta gehiago kontatu digu. gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160126hizpideaaitziberzapirain.mp3 Deskargatu hemen