Jon Ariza de Miguelek bere lehen nobela aurkeztera gonbidatu dugu. Harreman baten inguruan dihardu nobelak, Jon Ariza de Miguel portugaletetarraren lehenengo nobela da Ohe Hotzak. Hoztutako harremana berreskuratu nahi duten bi lagunen artekoa, nahiz eta ez dakigun nortzuk diren ezta non dauden.
Saioaren bigarren atalean ATX teatroko Iñaki Ziarrusta eta Naia Muñoz izan dira, antzerkiaz aritu gara, estreinatu berri duten Bihotz Salataria bakarrizketaz aritu gara.
Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izan da, gurean. Ohikoa duen moduan hizkuntzaren gainean aritu gara berbetan. Egun bidegurutze batean gaudela kontatu digu. Euskararen ezagupenean aurrera egin dugu baita beste funtzio askotan hizkuntzak aurrera pauso ikaragarriak egin ditu baina administrazioan edo lan munduan aldaketa eman men behar da, leku eta […]