Madrilera begira jarri gara eta azken hilabeteetan gertatutako aztertzeko asmoz Asier Blas politologo eta EHUko irakaslea batu zaigu. Esperotako gertatu dela uste du Asier Blasek, bigarren hauteskundeen ondoren PPk emaitza hobeak eskuratu zituen eta hirugarren hauteskundeak ekiditu ditu PSOEk, beldurrak eraman du PSOE alderdi abstentziora. Murrizketak Europar Batasunak ezartzen ditu eta Mariano Rajoiren gobernuak aurrekontuak aurrera ateratzeko negoziatu beharko du, izan ere parlamentuaren babesa beharko du. Alderdi Sozialista legealdi luzea izaten saiatuko da, alderdia indartzeko , ala ere Blasen ustetan alderdi sendoa da eta ez du uste guztiz apurtuko denik. Hedabideek agenda politikoko lehentasuna ezartzen ari direla azpimarratu du. EAJren paperaren inguruan galdetuta 5 diputatuak garrantzia izango dutela nabarmendu du, blokeorako edo PPren gobernuari gaitasuna emateko.
Deskargatu hemen.