HIZPIDEA: Enpresen kontabilitatea langileengan duen ondorioa erabatekoa da

Gobernuak Kontabilitate Plan Orokorrean azken orduko aldaketak egin ditu,  enpresa txiki eta ertainei dagokionez. Badirudi aldaketek ez dutela eragin handirik izango, baina kontabilitateak langileengan duen ondorioa erabatekoa da; erregulazio planak aplikatzerakoan, enpesa itxierak, kaleratzeak… hala ere, ezezaguna da askorentzat, ulertezina. Kontabilitatea neutroa dela esan ohi da, baina ez da horrela. Batetik enpresa eta beren elementuak baloratzeko orduan: guztia eurotan neur daiteke? Natur baliabideak, kutsadura… Eta elementu asko kanpo uzten ditu. kontutan hartu behar dugu ideologia, kapitalaren ideologia, errealitatea konplexuagoa den bitartean: guztia aktibo-pasibo eran neur daiteke? Lan eskua zenbakiak gara? Plusbalia non sortzen da? Nork bereganatzen du? Enpresa langile barik funtziona dezake? Guzti honen inguruan hausnartu dugu Endika Alabort Amundarain ekonomialariarekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Eraispenak gaur eguneko hirigintzan

og. Abe 22 , 2016
Azaroa eta abenduan entzutetsuak izan ez diren bi gertaera eman dira, Bilbon eta Donostian hurrenez hurren, hiriaren eraikuntzarekin harreman zuzenean direnak. Eraispenen inguruko hausnarketa ekarri digu Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Azken Kukutza, Errekaldeko gizarte etxe okupatua, 2011ko irailean eraitsi egin zen. Kultur hutsune handia utzitako gertaera honek, beste Etxarri gaztetxea sortzera […]

Honekin lotuak