Martxoari dagokiona. Bertan, Lur Mallea Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak esan digunez, ohiko Monografikoa nazioarteko adopzioei dedikatu diete. Gureak kanpoan, Inkesta, Deustualdeko historia.. atalak jorratu ondoren, elkarrizketa nagusia Argia Gardeazabali (Hortzmuga antzerki taldea) egin diote. Kanaleko azken maizterraren istorioa ere kontatu digu Lurrek, « Boreas » itsasontziarena. Bukatzeko, « Deusturen historia deustuarrek kontatua » liburuaren berri eman du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.