IBAIZABAL: Negoziazio kolektiboa, sindikatuen eta patronalaren blokeoaren zioak (Argia 2528)

Argia astekariak asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Aste honetako erreportaje nagusia, negoziazio kolektiboan sindikatu eta patronalaren arteko blokeoaren arrazoiak aztertu dituzte. Confebaskek CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eragin mugatuko hitzarmenak sinatzeko egindako akordioak tentsioa areagotu du sindikalgintzan. Bestetik Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Era o Hotel Cambridge (Cambridge Hotela zen) filma, etxerik gabeko 700 lagunek okupatu zuten hogei solairuko hotel abandonatuari buruzko erreportajea irakur dezakegu. Etxe okupatuetan 4.000 familiatik gora bizi dira Sao Paulon eta hango herri mugimenduen borroka esparru indartsuenetako bat da.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko txapelketa, Leioan.

og. Aza 3 , 2016
Aurrera doa joan Bizkaiko txapelketa, eta zapatuan Leioan izan genuen aukera bertsolarien kantuez gozatzeko. Finalaurrekoen atarian, azken-aurreko kanporaketa izan zuten taulagaineko protagonistek; bertan, Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen garaile, eta seigarren sailkatu zen Joseba Barandiaran potojorrankidea (gaurko Potto saioan bisitari izan dugun laguna). Gaurko Potto-n, bada, Leioako kanporaketa aletu dugu Josu […]

Honekin lotuak