Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte, Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak izandako bilakaeraren zehetasunak kontatu dizkigu. Auzoa sortu zen garaitik Iralabarriko argazkiak jasotzen dituen erakusketa abenduaren 18ra arte bisitatu ahal izango da, eta, une honetan Osasun eta Kontsumo udal Sailaren egoitza den Harino Panadera lantegi enblematikora, egingo diren bisita gidatuekin osatuko da. Lantegiak, garia ehotzeko erabiltzen zen jatorrizko makineriaren parte handia kontserbatzen du. Horrez gain, auzoko hainbat gune publikotan, erakusketaren irudiak eta, argazki erakusketaren jarraipen gisa urtarrilaren amaieran eskainiko den “Iralaren ametsa” bideoaren trailerra eskainiko dituzten telebistako pantailak instalatuko dira.
https://www.facebook.com/irala100urte/?fref=ts
Deskargatu hemen.