Olabeaga ezagutzeko bisita gidatuak ekainean zehar

“Ezagutu Oinez” izenburupean, ekainean zehar Olabeaga ezagutzeko bisita gidatua antolatu ditu Bilbao Izan udal programak.  Auzoaren idiosinkrasia, historia eta garapena erakustea da bisitaren helburua. Itsasadar Museoan abiatuta, auzoaren azken aldiko historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko. Bilboko “Norvegia” izenez ezagutzen den Olabeaga, 1890era arte Abandoko elizatea osatzen zuten zortzi auzoetako bat zen. Bere kokalekuak beti baldintzatu du bertako bizitza, baina, ahala ere, Itsasadarraren ertzetan dagoen lur gune estu batean haztea lortu du, gaur egun bere nortasunaren ezaugarriak osatzen dituzten itsaso, portu eta industria kultura batuz. Miren Tejero ekarri dizkigu azalpenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maiatzak 26ko hauteskundeak, Modou Faye “Beltxa” eta Pelax taldea Argia astekarian

og. Mai 30 , 2019
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Maiatzaren 26 hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute. Udal hauteskundeak, foru hauteskundeak eta Europako parlamentuko hauteskundeen emaitzak aztertu dituzte. Modou Faye “Beltxa”-ri eginiko elkarrizketa komentatu digu, Iruñeko EH Bilduren zerrendetan zihoan, baina koalizioari ez zioten utzi […]

Honekin lotuak