Emakumeen Mundu Martxa ospatuko da egunotan; urriaren 22tik 28ra bitarte. Aurtengoa XI. Topaketa izango da, eta hasiera eman zioten astelehenean Bilbon. 42 lurraldetatik etorritako emakumeak batu ditu Mundu Martxak, eta aste honetan zehar hainbat ekintza egingo dituzte. Asteleheneko aurkezpenean musika, dantza eta euskal kultura izateaz gain, Mundu Martxak Euskal Herrian izan zituen hastapenak gogoratu zituzten, eta batez ere feminismoa eta euskal nazioaren arteko eztabaida aipatu zuten.
Datozen egunetan testuinguruaz eta honek emakumeengan dituen ondorioetaz arituko dira; eta urriaren 27an, larunbatean, Feministon herria ospatuko da Bilbon. Alternatiba eta erresistentzia feministak erakusteko lekua izango da.
Deskargatu hemen.