IBAIZABAL: Mixel Berhokoirigoin elkarrizketatu dute aste honetako Argia astekarian ( Argia 2541 zenbakia)

EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia da Mixel Berhokoirigoin elkarrizketatu dute aste honetako Argia astekarian. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, eta horretaz elkarrizketa egin dio Mikel Asurmendik Argia astekarirako. Lander Arbelaitz kazetariak astekariko beste bi gai nabarmendu ditu, emakumeak eta kartzelaren inguruko erreportajea eta Arabako gazte euskaldunek eginiko topaketak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Eremu mistora aldatzeko aukera jarri die laukoak Nafarroako hamabi udali

ol. Ots 10 , 2017
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda Kazetariak. Bi lege aipatu dizkigu, batetik 2003ko Ikurren Legea bertan behera uzteko proposamena. Astelehenean hitzartu zuten lau alderdiek legea indargabetzea eta lege berria egiteko parte-hartze prozesu zabala abiatzea. Bestetik euskarari dagokionez, zonalde ez euskaldunetik eremu mistora pasatzeko eskariak eginak dituzten Nafarroako 11 udali eta […]

Honekin lotuak