Urko Gonzalezek eta David Rodriguez 2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu dute. Euren lehen lana euskaraz argitaratu dute, Urkorekin diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. “ Jangoikoa dirua eta erritmoa zaharra” deituriko lan berria zazpi kantu bildu dituzte. 80ko hamarkadan Estatu Batuetan egiten zen raparen soinua eta tematikari omenaldi xume bat egin nahi izan diote bere lehen diskoarekin.
Gerra hemen hasten da izenpean dokumentala egiten hasi berri dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma eta Gasteizkoak kolektiboa. Euskal Herriko armen ekoizpena eta, bereziki, Bilboko Portutik egiten den armen trafikoa salatzea helburu du dokumentalak. Finantzazioa lortzeko crowdfunding bat ireki berri dute. Gurera gonbidatu dugu Joseba Sanz Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea […]