Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo du Bilbo Hiria irratiko lantaldeak, eta grebarekin loturiko ekimenen berri soilik emango du. Bestelako ekoizpen lanak alde batera utzi, eta grebari buruzko informazioa zabaltzera bideratuko du bere zeregina Bilbo hiria irratiko lantaldeak martxoaren 8an. Sare sozialen bitartez egingo du grebaren jarraipena Bilbon.
Bilbo Hiria irratiak planto egingo du Martxoaren 8an

