Ahozko sorkuntzan diharduten 15 eta 22 urte arteko Euskal Herriko gazteak biltzea, horien arteko harreman sareak bultzatzea eta esperimentaziorako espazioa sortzea da Ahots Baten sormen egonaldien helburua. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta oraingo honetan Amaiurko aterpea hautatu dute egonaldiak gauzatzeko. Bertan, bertsoan, antzerkian, kantagintzan eta literaturan murgilduko dira parte-hartzaileak, urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean. Izen-emateko epea urriaren 3an ireki zuten, eta zabalik egongo da urriaren 20ra arte. Edizio honetan Euskaltzaindiak bultzatuko ditu egonaldiak. Eider Perezek eman dizkigu egonaldien zehetasunak.
Deskargatu hemen.