Gaurkoan Kattalin Miner dugu Bilbo Hiria irratian, kazetariak eta idazleak argitaratu berri du, “Moio, gordetzea ezinezkoa zen” liburua, kronika edo erreportaje berezia dugu, Hausnarketaz betetako lana, elkarrizketak oroitzapenak biltzen ditu, Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egin du , Tene Mujika bekarekin jaso eta Elkarrek argitaratu du.
Datorren larunbatean Erribera auzoko Erribera bizirik plataformak, Erriberako auzo elkartearekin batera, Zorrotzaurre esaten dioten baina berez Erribera deritzon auzorako Master planari buruzko auzo jardunaldi bat egingo du Bizinahi altzogunean. Hiru ataletan banatuta egongo den jardunaldian Zorrotzaurreko planaren inguruan arituko dira eta etorkizuna ere aztertuko dute. Lehenengo Iñaki Uriarte eta Eneko […]