Erribera Bizirik plataformak auzoaren egoeraren inguruko jardunaldia antolatu du

Datorren larunbatean Erribera auzoko Erribera bizirik plataformak, Erriberako auzo elkartearekin batera, Zorrotzaurre esaten dioten baina berez Erribera deritzon auzorako Master planari buruzko auzo jardunaldi bat egingo du Bizinahi altzogunean. Hiru ataletan banatuta egongo den jardunaldian Zorrotzaurreko planaren inguruan arituko dira eta etorkizuna ere aztertuko dute. Lehenengo Iñaki Uriarte eta Eneko Herran Bigarrenik, Bilbo zaharreko auzo elkarteko kideekin eta Lorenzo Vicario soziologo eta irakaslearekin batera, hiri antolamenduko planen atzean ezkutatzen denaren inguruko hausnarketa egingo da, eraldaketa, espekulazio eta gentrifikazio prozesuak aztertuz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Yogurinha Borovak ‘Sentipenak Askatu’ proiektu berria aurkeztu digu

og. Eka 13 , 2019
Yogurinha Borovak bere proiektu berria aurkeztu digu “Sentipenak Askatu”. Bihotz Gorospek eta Mikel Inun musikariek konposatu  abestia dugu. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dute. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen. Kantua bideoklipa eta lau bertsio ezberdin osatu […]

Honekin lotuak