Rafael Moreno Aranzadi Pichichi futbol jokalariaren bizitza eszenatokietara helduko da gaur Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Bilboko Pabellon 6 aretoan. Yo soy Pichichi da obraren izenburua eta bertan aktore lanetan izango dira Itsaso Quintana, Lander Otaola (obraren gidoilaria ere), Ylenia Baglietto (antzezlanaren koreografoa), Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Naiel Ibarrola (pianoa) eta Jon Fresko (bateria). Yo soy Pichichi kabaret tragikomikoa da.
Deskargatu hemen.

