Algara konpartsa, 25 urte Aste Nagusian

Algara Konpartsak aurten 25 urte bete ditu eta, hori dela eta, konpartsakide askorekin mintzatu gara konpartsa hobeto ezagutzeko. Isabel Isazelaiak konpartsaren sorrerarako arrazoiak eta helburuak azaldu dizkigu, eta euskarazko guneak sortzea ezinbestekoa dela nabarmendu du:”Euskaldunok ez daukagu, esaterako, gimnasiora euskaraz joateko edo kafe bat hartzeko aukerarik, leku jakinak bilatu ezean. Miseria egoera horri buelta eman behar zaio”, esan du algarakideak. Ramonek, berriz, txosna baten muntaketak eta kudeaketak ematen dituzten buruko minak kontatu dizkigu. Evak aurtengo egitaraua izan du hizpide, euskara ikasten ari direnen eguna, gaueko kontzertuak, haurren ZAPARRADA konpartsa eta bertso eguna (poteoa-bazkaria-lehiaketa), Iparralde Eguna, konpartsen arteko ekimenak…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ispilu: Yellow ( Coldplay) #Bertsioak

al. Ira 9 , 2019
Coldplay ingeles taldearen Parachutes estreinako diskoan agertu zen gaur hizpide dugun Yellow kantua, 2000. urtean. Ordutik eta 2015 bitartean, zazpi bilduma argitaratu dituzte Londreseko musikariek. Gaurko Yellow doinuaren bertsioak egin dituzten Tanya Chua, Brooke White, Kacey Musgraves, Petra Haden & Bill Frisell eta Alex Cartañá ekarri ditugu ispiluen gelara. https://bilbohiria.com/docs2/2018/11ispilu/11Ispilu-082-Yellow.mp3 […]

Honekin lotuak