Dylan 21 urteko ingeles gaztea dugu, duela bost urte Ipar Euskal Herrira hurbildu zen eta orduan piztu zitzaion euskararekiko interesa. Barnetegietara joanez eta online baliabideak erabiliz ikasi du, baina orokorrean, autodidakta izan da euskara ikasteko. Aste Nagusia nola bizi duen kontatu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190823_DylanEuskalduntrebea.mp3 Deskargatu hemen.

Aiko taldeak emanaldi berezia eskaini du Aste Nagusian, Sabin Bikandi batu zaigu saiora. Erromeria elkargune ludikoa izan da beti, euskaldunok behar duguna, “helburua hori denean dantzak beste dimentsio bat hartzen du”, dio. “Garaikidea beti jarrera estetiko batzuekin lotzen dugu, baina dantzaera eta musika garaikidea da guk egiten duguna” azpimarratu du. […]

Sinkuartel konpartsa antimilitaristako Iñaki batu zaigu saiora. “Ezin dugu ahaztu gu hemen ondo bizi garela beste leku batzuetan gerrak daudelako”. Logika maltzur hori apurtzeko lan egiten du, urte osoan, mugimendu antimilitaristak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190822_SinKuartel.mp3 Deskargatu hemen.

Komantxe konpartsako Aritz izan dugu bere konpartsaren berri ematen.Autogestioa eta okupazioa dute ardatz, komantxe egunean Euskal Herriko mugimendu ezberdiniken izandakoak ekarri dizkigu. Autogestiaren garrantziaz eta konpartsan antolatutakoaz mintzatu zaigu. Gaurkoan ipuin kontalaria eta bertso saioa izango dute okupazio mugimenduaren eta autogestioaren aldeko konpartsa honen txosnan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190822_Komantxe.mp3 Deskargatu hemen.

Mikel Martinez aktorea batu zaigu gaurko saiora. Aste Nagusia nola bizi duen ekarri digu gogora. Lanean dabil Aste Nagusian Mikel Martinez aktore eta tabernaria, rol batean zein bestean, eta gozatzeko aukera ere izaten omen du. Badator Marijaia abestiaren letra “deklamatu” digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190822_MikelMartinez.mp3 Deskargatu hemen.

Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko bilduma argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lan hori. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu […]

Musika nagusi da Aste Nagusian eta horren isla gaurko saioan izan ditugun musikarien bisita izan da. Saioa bukatzeko Txarli eta Joselu batu zaizkigu eta Amultsuki diskotik bi kantu eskaini dizkigute zuzenean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190821_TxarlietaJosdelu.mp3 Deskargatu hemen.

Bi konpartsa batu zaizkigu gaurko saioan, Txomin Barullo eta Mekauen!. Lehenengoek aurten antzerki laburren lehiaketa antolatu du eta horren inguruko zehetasunak ekarri dizkigute, gaur gauean eskainiko baitituzte emanaldiak. Bestetik Mekauen! Konpartsa internazionalistaren ordezkariak urtean zehar eta egun hauetan egiten duena azaldu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190821_Txomineta%20Mekauen.mp3 Deskargatu hemen.