Gabriel Garcia Marquezen ipuinak ez dira bere eleberriak bezain ezagunak, baina, hala ere, haien artean ere bada ale ederrik. Oraingoan dakargun honako hau, esaterako. Erroa argitaletxeak Bertoko eta bertako ipuin laburrak izenburupean egindako ipuin laburren antologiatik atera dugu. Covid 19aren izurrite hau dela eta, ipuin aproposa izan daitekeelakoan gaude, ederki azaltzen duelako bolo-bolo zabaltzen diren zurrumurruek zer ekar dezaketen.
Sarritan ahalegindu gara euskaldunok gure herriaren luze-zabalei neurria hartzen eta horretarako galderak egin ditugu. Baita musikan ere. Musikan ezagunenak, Benito Lertxundiren harako Zenbat gera hura eta Tapia eta Leturiaren honako Aritmetika arazoak hau. Pedrok bigarren hau aukeratu du gaurko Urrezko kanta modura, euskaldunok noizean behin galdera bera errepikatu behar dugulakoan. […]