Presoen auzia lehentasuna dela azpimarratu dute Foro sozialak, Sarek eta Etxeratek

Foro Sozialak, Sarek eta Etxerat-ek etorkizunerako lehentasunen agenda azalduko dute , presoen auzia lehen planora ekarri behar dela azpimarratu dute. Gai honen inguruan gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da. Helmuga: gizarte bat bakean, preso edo ihesean den pertsonarik gabe . Foro sozialak azpimarratu du presoen aferan konponbidea ezinbestean lotuko zaiola biktimen erreparazio dinamikari. Etaren desagerpenak denbora berri bat zabaltzen duela azpimarratu dute. Konponbide eskema bat planteatu dute, egungo espetxe legedia arrunta aplikatzea, ez dute pribilegio edo inolako kontra-prestaziorik nahi. Bost Lehentasun jarri ditu foro sozialak, Gaixo Larriak gradu politikak zigorren pilaketa eta espetxeen eskumenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Pepesito Reyes, Bettye Lavette - Dylan, Charlie Rich, Johnny Cash, Liher

ar. Mai 29 , 2018
Gaurko urrezko kantua Pepesito Reyes piano jole kubatarrak ekarri digu. El Manisero ospetsua entzun dugun bertsioan Estrella Morente abeslari granadarrak egin du ahotsaren lana. Gero Joseíto Fernandezen Guantanamera ere entzun du. Honetan Pepesitok descarga delako inprobisazioa egin du. Johnny Cash 2003an hil zen eta, orain, bere semeak Forever Words bilduma […]

Honekin lotuak