Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma, “Ministro Pisto” antzezlana aurkeztu digute

Gaurkoan hiru gonbidatu berezi ditugu gurekin: Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma, “Ministro Pisto” antzezlaneko pailazo protagonista eta bihurriak. Oraingoan, abentura ez da nolanahikoa: munduko gerra guztiak amaitzea dute helburu. Horretarako, munduko ministro boteretsuena euren jatetxera gonbidatuko dute, gerra guztiak gelditu behar dituela konbentzitzeko. Baina, noski, hiru pailazo hauek tarteko… dena ez da hain erraza izango: urduritasuna, hanka-sartzeak, iskanbilak eta, batez ere, barre eta algara mordoa. Antzezlana amaitu berri dutenez, haiengana hurbilduko gara istorio honen atzean zer dagoen ezagutzeko: nola sortu zen abentura hau, zer gertatzen den ministroarekin topo egitean eta, batez ere, ea pailazo hauek baduten mundua bakean jartzeko sekreturen bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak