Gaurko irrati tartean ez dugu tenislarien inguruan berba egin.Izen hori daraman lesioaren inguruan mintzatu zaigu oier Gorosabel fisioterapeuta. Izan ere, edozein esku-beharginek daki zertaz ari garen tenislariaren ukondoa aipatzen dugunean. Esku-beharretan, batez ere industrian, asko dira lan estereotipatuak: berez esfortzu askorik eskatzen ez duten mugimendu txikiak, beti berdinak, egunaren buruan ehunka edo milaka bider egin ditzakegunak.. Gehien erabiliko ditugun muskuluak honakoak dira: flexor eta extensor digitorum, supinator brevis eta biceps cubiti. Azken hori muskulu indartsua da, denbora luzean esfortzu handiak egiteko prest dagoena; beste biak, aldiz, mehe eta ahulak dira bere aldean. Mota honetako muskulu asko daude gorputzean: mugimendu globaletan parte hartzen dute beren paper txikia beteaz, baina ariketa selektibo eta errepikatuak haien gainkarga ekartzen dute, lesioei ateak zabalduz.
Deskargatu hemen.