Tenislari ukalondoa lesioaren inguruan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

Gaurko irrati tartean ez dugu tenislarien inguruan berba egin.Izen hori daraman lesioaren inguruan mintzatu zaigu oier Gorosabel fisioterapeuta.  Izan ere, edozein esku-beharginek daki zertaz ari garen  tenislariaren ukondoa aipatzen dugunean. Esku-beharretan, batez ere industrian, asko dira lan estereotipatuak: berez esfortzu askorik eskatzen ez duten mugimendu txikiak, beti berdinak, egunaren buruan ehunka edo milaka bider egin ditzakegunak.. Gehien erabiliko ditugun muskuluak honakoak dira: flexor eta extensor digitorum, supinator brevis eta biceps cubiti. Azken hori muskulu indartsua da, denbora luzean esfortzu handiak egiteko prest dagoena; beste biak, aldiz, mehe eta ahulak dira bere aldean. Mota honetako muskulu asko daude gorputzean: mugimendu globaletan parte hartzen dute beren paper txikia beteaz, baina ariketa selektibo eta errepikatuak haien gainkarga ekartzen dute, lesioei ateak zabalduz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maddi Ane Txoperenak jaso du Zazpi Kale saria 'Ene baitan bizi da' liburuarekin

og. Urr 8 , 2020
Bilboko Areatzako Liburu Azokaren 50. edizioa ospatzen ari da eta bertan izan da Maddi Ane Txoperena Zazpi Kale saria jasotzen. Gazteluma bekari esker amaitu du ‘Ene baitan bizi da’ liburua eta harritua dago lortu duen arrakastarekin. Gazte izanda, horrelako proiektuak aurrera ateratzeko aukera gutxi daudela eta aukera gehiago eskaini beharko […]

Honekin lotuak