Gaurko saioa oso talde berezi batekin irekiko dugu, euren izena Maraca Diablo da eta disko berri batekin datoz. Saio honetan entzun izan dugu Mendaroko talde honen musika euren El Regreso del Niño Indio. Disko berria hilabete barru argitaratuko dute baina gaurkoan handik bi abesti aurreratzeko moduan gaude. Proiektu ausarta zalantzarik gabe, ausart bai baina betean ematen dute. Irlandatik dator Sinead O’Brien, bere azken grabazioarekin. Bi abesti eskaini ditu, haietako bat ezagun genuen jada “Girlkind” abesti aparta. “Holy Country” da single honetan bildu duen bigarren abestia. Kantua eta hitzaldiaren artean mugitzen den poeta interesgarria. U.S. Girls Kanadako talde bat da. Musibla honetan In A Poem Unlimited disko aparta ezagutu genuen. Handik abesti bat eta beste bat 2020an atera zuten Heavy Light diskotik. Azken saio hauetan entzuten ari gara Adrianne Lenker-en taldearen azken diskoa: Dragon New Warm Mountain I Believe in You. Big Thief taldearen soinua bete-betean. Eta bukatzeko Zarauzko talde indartsu eta hipnotiko baten musika. Occhi di Farfalla taldeak Iraun diskoa kaleratu du eta gaur beste bi abesti entzungai izan ditugu bertatik.
Deskargatu hemen.