Gaurkoan, Phoebe Bridgers-ek irekiko du saioa. Bere ahots garden eta low-fi soinuek kotoizko mundu batean bilduko zaituzte. Kaliforniako emakume honek Punisher izeneko diskoa kaleratu zuen joan berri zaigun urtean. Mikel Urdangarinek ere aurreko urtean kaleratu zuen bere azken diskoa Izurdeen Lekua. Disko honetarako Mikelek gitarratik pianora egin du jauzi, eta bertako abesti gehienak pianoz sortuak dira eta hala defendatuko ditu zuzenekoetan. Badge Epoque Ensemble taldearekin jarraituko dugu. Soul-jazz giro bustiak lortzen dituzte eta behialako klub batean, zigarroen ke artean ikusten egongo bagina sentitu daiteke ia. Euren azken diskoa Self Help. Klub giro horrekin segituko dugu. Oraingo honetan PVA taldearekin. Londoneko talderik dantzagarriena omen da. Gustu handiz egindako musika elektronikoa bildu dute Toner izeneko diskoan. Donostiatik datozkigu The Burns, eskarmentu handiko talde honek rock purua eskaintzen digute, 70 hamarkadako soinuak, disfrutatzeko. Ghanako sustraiak dituen ipar amerikar musikaria dugu Amaarae. The Angel You Don’t Know du izena bere azken diskoak. Soinu afrikarrak eta soul lekedatsua.
Deskargatu hemen.