Gaur hilaren 22an hasi eta datorren larunbatera arte luzatu da Zinebi (Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia nazioarteko Zinemaldia) hiriko hainbat lekutan. Azken urteetan bezala filme mordoa jaso dute antolatzaileek eta horietariko 73 (9 Euskal Herrikoak) lehiatuko dira Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak bereganatzeko. Zinebik aurten Nicolas Roeg eta Luis de Pablo omenduko ditu, Ines Intxausti Zinebiko lan taldeko kideak esan digunez. Hasierako eta amaierako ekitaldiak, betiko moduan, Arriaga antzokian.
Elkarrizketa deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN.