Urtero irailean ohikoa izaten denez, Bilboko Udalak ostera ere ekin dio Bilboko euskaltegien aldeko kanpainari. “Euskarari baietz” leloarekin, Udalak animatu egin nahi ditu euskaraz ez dakitenak, edo ikasten edo hobetzen jarraitu nahi dutenak, euskararen alde egin dezaten eta izena eman dezaten Bilboko 17 euskaltegietakoren batean matrikula egiteko.
kanpaina honekin nabarmendu nahi dute Bilbon euskara ikasteko zentroen eskaintza , 17 euskaltegi daude , Bilbon, ordutegiak eta eskaintzen diren mailak denetarikoak dira. Gainera diru-laguntzak ezberdinak daude eskura euskara ikasteko.
Deskargatu hemen.

