MUSIBLA #242: Mount Eerie, Father John Misty, Nabasi, Kim Deal, Otoi, Fontaines DC

Gaur Mount Eerie taldearekin irekiko dugu saioa. Phil Elverum kantautore eta ekoizle estatubatuarraren musika proiektua da. Elverum Microphones taldea sortu zuen lehenago eta banda horrekin Mount Eerie izeneko diskoa argitaratu ostean, Elverum-ek iragarri zuen ez zuela gehiago Microphones izengoitia erabiliko, eta Mount Eerie izena ezarri zion bere egitasmo berriari. Anacortesen, Washingtonek Erie mendia izeneko bat dago eta hortik omen dator diskoaren eta bandaren izena. Azken grabazioa ekarri dugu gaur: Night Palace. Hurrena, Josh Tillmanek Father John Misty ezizenaren azpian, grabatu duen disko kalifikaezina ekarriko dugu. Mahashmashana du izena eta sanskritoz “kematorio handia” esan nahi omen du. Oso disko gomendagarria iruditzen zait. Aurrera gure bidean, Nabasi taldeak joan berri den urtean kaleratutako lehen diskoa entzuteko parada izango dugu. Lahar izena jarri zioetan eta biltzen dituzten zortzi abestietan norabide ugari eta mamitsuak topatuko dituzue. Kim Deal musikariak, Pixies taldeko kide izan zenak, bakarkako estreinako diskoa dakar, Nobody Loves You More izeneko grabazioa da eta bertan abestiak egituratzeko duen dohaina erakusten dut The Breeders taldean aski erakutsi bazuen ere. Urtzi Izaren proiektu musikalarekin goaz orain, Otoi izena jarri dio eta bi disko ditu kalean, azkenak Ikurrak du izena, baina aurreko saioan bezala, lehenengo diskoarekin geratuko gara, Tophus izena du eta soinu zirraragarriak biltzen ditu. Abesti sendoak gauza zaila garai berri hauetan. Diskoa 2022an kaleratu bazuten ere ez du, inondik ere, indarrik galdu. Eta bukatzeko, Fontaines DC irlandarrek hartuko dute lekukoa. Romance euren azken diskoak une zinez gogoangarriak dauzka. Euren estreinako diskotik hona mailaz maila erakutsi duten aldaketa biribiltzen da grabazio honetan. Etiketa guztiak txiki gelditu zaizkie.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Lurralde deserosoak": Gogoeta eta eztabaida, Oraina kontakizun jardunaldietan

ar. Urt 14 , 2025
Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu izango dira aurtengo gonbidatuak. Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte. Marta Zumeta eta Lutxo Egia izan ditugu gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250113_oraina_kontakizun.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak