Iaz hildako Toni Negri filosofo komunistaren figura ekarri dugu gogora gaurkoan, eta Josu Larrinagak aurkeztu digu bere ibilbidea. 90 urterekin hil arte militantea izandako italiarra dugu Negri, marxismo autonomoan eta operaismoan nabarmendua. Mugimendu sozialen, inperialismoaren, asanblearen eta beste hainbat kontzepturen inguruko teorizazioak egiteaz gain, parte-hartze zuzena izan zuen hainbat ekimenetan bere bizitza osoan zehar. (Argazkia: Christian Werner eta Alexandra Weltz).
Gaurkoan Danteren lumatik abiatuz, gure izpirituak, edo arimak edo energiak infernuan barrena, purgatorioan zehar eta paradisuko zeruaren azken mugetaraino gidatuko gaitu, amets guztiak bukatzen diran bezala, berriro lurrean, gure bizitza mundutarrari aurre eginez bukatzeko, edertasunez inguratuta bagagoz eta kutsadura akustikoaren artean bere harribitxiak ezberdintzeko gai bagara errealitatearen zaplaztekoak bere esanahia […]