Kaotiko taldeak 25 urte bete ditu. Arabako Agurain herrian sortu zen Kaotiko taldea 1999 urtean. Taldearen diskografia oparoak eta urte hauetan eskaini dituzten ehunka emanaldiek lehen lerroan jarri dute taldea, eta oraindik orain zuzeneko bakoitzean erakusten dute zergatik dauden taula gainean. Etenik gabeko musika bidean estudioko bederatzi disko kaleratu dituzte, eta tartean taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko zuzenean grabaturiko diskoa. 2022 urtean ikusi zuen argia estudioko azken emaitza da ‘Sin filtro’ diskoa. Baina urteurrena ospatzeko diskoa argitaratu berri dute, bere 25 abesti esanguratsuena berriro grabatu dituzte, eguneratu eta disko batean bildu. Xabi Aldaz batu da gurera.
Deskalgatu hemen.