Agus Perezek hainbat ekitaldi izan ditu hizpide gaurkoan. Hasteko, pasa den astean Bilboko Arriagan izandako La Fura dels Bauseko “Boris Godunov” antzeslana. Gero, ACT 09 izan du mintzagai, egun Bilbon eta Barakaldon indarrean dagoena, eta bertan gazteen eskutik hainbat gauza interesgarri daudela esan digu . Asteburuan “Euskarazetamol” izango da Markinan eta Elorrion, Gaitzerdi Konpainia Deustualdeko La Fundizionen eta dantza emanaldi batzuk Guggenheimen. Bukatzeko, datorren asteko asteburuan La Fundicionen izango den Aborigine Producciones komentatu du Agusek.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.