Segurtasun arazo larriek alarma piztu dute Atxuriko Garcia Rivero eskolan

Atxuriko García Rivero eskolako segurtasun arazoek haserrea eta alarma piztu dituzte. Ekainaren 4an, eraikinaren teilatuko harriak berriz erori ziren aurreko patiora, ikasleak sartzeko zain zeudela. Aldamioek ez dute ezbeharra eragotzi. Aurretik ere izan dira antzeko gertaerak, eta Campuzanoko Zentroan, eskolako lanek eraginda, bost gela hartu behar izan dituzte salbuespen gisa. Ekainaren 3an, Campuzanon ere eraikinaren zati bat erori zen. Eskola-komunitateak salatu du haurren, irakasleen eta langileen segurtasuna arriskuan dagoela, eta Bilboko Udalari zein Eusko Jaurlaritzari berehalako neurriak eta plan zehatzak eskatu dizkie, azpiegituren egoera jasanezinari aurre egiteko. Egoeraren aurrean, Guraso Elkarteak, klaustroak eta langileek protesta elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako, ekainaren 6an, 16:30ean, eskolako atarian.

Deskakargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: AFERAK 2025 ekimeneko bertso-bazkarian egon gara

ol. Eka 6 , 2025
Potto saioak beste bala bat izan du Bilbo Hiria irratian. Deustun urtero antolatzen den AFERAK 2025 ekimeneko bertso-bazkariaren aukeraketa diktatoriala duzue entzungai. Deustuko Herriko tabernan, Maite Sarasolaren aginduetara kantuan izan ziren Xabat Galletebeitia eta Oihana Bartra Era berean, Kirol Eskirolerako frontoi-bertso freskoak gozagarri (Iñaki Artola eta Josemari Mitxelena) On egin. […]

Honekin lotuak