Potto saioak beste bala bat izan du Bilbo Hiria irratian.
Deustun urtero antolatzen den AFERAK 2025 ekimeneko bertso-bazkariaren aukeraketa diktatoriala duzue entzungai. Deustuko Herriko tabernan, Maite Sarasolaren aginduetara kantuan izan ziren Xabat Galletebeitia eta Oihana Bartra
Era berean, Kirol Eskirolerako frontoi-bertso freskoak gozagarri (Iñaki Artola eta Josemari Mitxelena)
Kirol Eskirol saioan #JUGGER kirol-moldea ezagutu dugu, Heroien Odola pelikulan oinarritutako joko berezia (eskrima eta errugbiaren uztarketa). Unai Aedo Drakars taldeko kidea izan dugu gurean, JUGGER kirolaren bereizgarriak azaltzen eta Ane Zabalak, Eskirol mozorroa jantzita, kirolak oinarri duen Heroien Odola pelikularen azalpen-kontaketa ekarri digu+ Julen Zelaieta Xorroxin zorionaren kantua + […]