POTTO: Atxuriko bertso saioan izan gara

Euskararen astea antolatu zuen abendu hasieran Atxuriko Jai Batzordeak eta, besteak beste, abenduaren 4an bertso afaria izan zuten 11SU elkartearen lonjan. Enkarnazio kalean dagoen auzotarren ekimen honetan, besteak beste, etorkinek eurek sortutako Marmita taldeak ostegunero afariak prestatzen ditu eta auzo euskaltegia egiten dute astean behin, A0 mailako hastapen edo harrera bat euskarara hurbiltzeko, euskaltegira egunero joateko aukerarik ez dutenentzat. Maite Sarasola eta Eneko Abasolo, Abarkas, izan ziren bertsotan eta Jabi Zabala irratikideak jarri zituen gaiak. Bertsolariek girotu zuten afalostea eta halaxe joan zitzaien afalostea, lokal prekario eta hotza bertso sortaz epelduta.

 

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ez galdu arren!

ol. Abe 12 , 2025
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251211_irantzuren_ikasleen_agenda.mp3 DEskargatu hemen.

Honekin lotuak