Gaurko saioan Mungia herria bisitatu dugu, eta urtarrilean den urteroko zita berezia ekarri. Mungiako San Antontxu jaietako bertso-saioa duzue entzungai, aukeraketa diktatorialean. Izaro Bilbao, Igor Elortza , Xabat Galletebeitia eta Ibai Amillategi izan ziren kantuan, Iñaki Beitia “Arbildu”ren aginduetara. “Bonus track” oparia ere zabaldu dugu: Xabier Silveira eta Iratxe Ibarra, […]

Bi saiotara ekarriko dugu zapatuan Abusu Ikastolan izan zen bertso-maratoia.Gaurko aurreneko atalean lagun handiak izango ditugu protagonista: Far West taldekoen kantuak (Txema, Ion Barrikak eta Ander Ezeiza) + Dylan Inglis, Eneko Abasolo Abarkas + Xabat Galletebeitia, durangaldeko Igor Galartza eta Ander Sarriugarte, Arrigorriagako ordezkariak Arkaitz Zipitria eta Maider Altuna, on […]

Bilbao Arenak hartu zuen larunbatean Bizkaiko Bertsolari Finala. Ia 4000 lagun batu ziren bertatik bertara bertsolarien kantuak entzuteko. Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, lehenengoz, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren, baina aurretik hainbat ariketa egin behar izan zituzten. Haren ondotik sailkatu ziren, azkenean, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat […]