Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian.
Kirol Eskirol saioan Spartan lasterketak izan ditugu aztergai Izaro Ramosekin. Artziniega herrian, ekainaren 14an dugu hitzordua Jauzika, trostan, katuka, arrastaka, eskaladan, igerian… Oztopo lasterketa mixtoa! Ane Zabala Eskirolak “300” pelikula zabaldu du, Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, musika… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250613_kirol_eskirol_spartan_race.mp3 Deskargatu hemen.