Gaur aurkeztu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Bilbon izan da aurkezpena, Kafe Antzokian. Udazkenean ekingo dio bideari, baina harainoko bidea jarraikorra da; izan ere, herrialdeetako txapelketekin hasten den bidearen azken zatia izaten da lau urtez behingo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Parte hartu zezaketen 50 bertsolariek eman dute izena Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. 15 saio izango dira, eta Hazparnen hasiko den bidea Iruñean amaituko da, abenduaren 20an, Nafarroa Arenan. Ekainaren 17an jarriko dira sarrerak salgai. Bertsozale elkarteak urtean zehar hainbat ekimen jartzen ditu martxan baina gaurko aurkezpenean azpimarratu dutenez EH bertsolari txapelketa bozgorailu handia da, bertsoa, kultura eta euskararentzat. Jokatu dira Gipuzkoakoa, Nafarroakoa, Bizkaikoa, Xilaba eta Arabakoa. Orain da Euskal Herrikoaren txanda. Aurkezpen ekitaldian, bide horren irudikapena egin da.
Deskartu hemen.

