Gaur hasi da “Bilboko Erradoiak” erakusketa. Irailaren 14ra arte egongo da ikusgai 10:00etatik 15:00etara, Mariaren Bihotza plazako aztarnategian. Uztailaren 25ean eta 31n, zein abuztuaren 15ean, itxita egongo da jai-egunak direlako. Erakusketak Bilboko erraldoien historia eta sinbolismoa islatzen ditu. Gainera, bisitariek Bilboko Erraldoi eta Buruhandiekin lotutako hainbat familia-jardueretan zein tailerretan parte hartzeko aukera izango dute.
Bizitza osoa lanean eta gizartean ekarpenak egiten eman ondoren, helduaro aktibo eta duin bat eraikitzea ez litzateke utopia izan behar. Horixe da Lagungarri Senior, Koop. E.-ren proiektuaren oinarria: adineko pertsonentzako bizi-eredu komunitario eta jasangarri bat eraikitzea, elkarri lagunduz eta autonomia errespetatuz. Gaur egun, Murgian, 51 etxebizitza hartuko dituen cohousing senior […]