Euskal Selekzioa eta Palestinaren aurkako partida ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin batera. Azaroaren 15ean gizonezkoen Euskal Futbol Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du Bilbon — karga sinboliko handiko partida izango da, eta horixe izan dute astekariaren azalean. Bigarren gai nagusia Net Hurbil ataletik dator: Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako “Kalitatezko gizarte babesa bermatu, eskuin muturrari bidea mozteko” artikulua. Testuan, austeritate politikek eta horien ondorio sozialek dute ardatza. Amaitzeko, kultur atalean, Gaua pelikulari egin diogu erreferentzia: Paul Urkijoren azken lana. Azaroaren 14an iritsiko da zine-aretoetara, eta Urkijoren hirugarren filma da zazpi urtetan. Besteak bezalaxe, euskal mitologian eta fantasiazko unibertsoan murgiltzen da. Gaua-k inkisizio garaian kokatzen gaitu: emakumeak dira gaueko protagonistak, fede kristauaren itzalpeko gizonkeriaren biktima izan zirenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #269: Jeff Tweedy, Juan Carlos Perez, Maite Larburu, Portugal The Man, Eneritz Furyak, Wishy

og. Aza 6 , 2025
Gaurko saioan, lehenik eta behin, Jeff Tweedy izango dugu. Wilco taldeko buruak bere bakarkako bosgarren lana argitaratu du: Twilight Override. Hiru zatitan banatutako disko bikoitza da, 30 abesti jasotzen ditu! Garai hauetan oso ezohikoa. Melodia eta soinu gordinak, introspekzioa eta argi izpi txikiak ageri dira lan honetako abestietan; iluntasunari argia jartzeko helburuarekin sortu […]

Honekin lotuak